Rakel Gamito

Teacher in Arrasate, Spain

Read my blog

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun"adingabeak eta Internet" da nire ikergaia.

Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa...

Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.