Amaiur Weiss

1984ean jaioa Lasarten. Euskaraz hazi eta hezia, beti esan ohi izan dut begi bat mundura sortu nintzen euskaradunon herrira eta bestea kanpora begira dudala.

Mundua ezkerretik ikusten irakatsi zidaten, elkarlaguntza eta maitasunean sinisten, indarrak batzean.

Maltzagaren ideian sinisten dut sutsuki, ez goaz denok berdinera (ezertan), baina atseginez hartzen ditut nirekin bidaia anitzak konpartitu nahi dituztenak.

Munduak feminismoaren promozio eta hedapena ezinbestekoa dela irakatsi dit, herrien arteko loturak sustatzea, eta herra gauza gutxik aterarazten badidate hoietako bi herrien arteko gerrak eta sexuen arteko gerrak dira, antzutasunaren erakusle krudelak izateaz gain anaia edo arreba gorrotatzea ez delako nire baitan kabitzen den ideia.

Maitasuna obsesio dut, izan liteke egi izatea gabeziak obsesio bihurtzen ditugunarena, kontua da nigandik ezin bananduzkoa dela. Eta maitasuna diodanean zentzu zabalenean diot, eta beraz, ezinbestean askea. Monogamia nire bizitzako fase batzuk izan dira, baina itogarria zait afektua horren modu, neretzat, restriktiboan bizitzea.

Ah bai, ikasketez-edo, ikusentzunezkoen munduarekin lotua nago, baina nere ilusioa denetariko liburudenda bat izatea da.