Andrea García

Gasteizko Irakasle Unibertsitate Eskolako Haur Hezkuntzako ikaslea naiz, eta aurtengo ikasturtean (2012-2013) bigarren maila gauzatzen ari naiz.

Orain arte lortutako ezagutza kontuan hartuz, hezkidetza, eskola inklusiboa eta haur guztien eskubideak eta berdintasuna lortu eta bultzatzea guztion ardura dela defendatzen dut. Beraz, lana guztiona dela jakinik, guztiok batera egin beharko dugu lan, haurrek zein gazteek kalitatezko hezkuntza lor dezaten.

Horretarako, eta irakaslearen lanbideak ematen duen esperientzia eta ezagutza erarik aberasgarrienean erabili eta bizi behar dela uste dut, umeek transmititzen duten magiaz gozatuz.