Euskara Itzultzailea

Bilbao, Bizkaia

Eskarmentu handiko itzultzailea naiz. Hamar urte daramatzat itzulpenak egiten zein euskarazko edukiak sortzen hainbat webgunetarako.

Ibilbide horretan zehar, askotarikoak izan dira esku artean izan ditudan testuak, honako arlo hauek izanik gairik nabarmenenak: hezkuntza, kultura, arkitektura, hirigintza, osasuna, teknologia, mekanika eta politika.

MondragonLingua, Vocento Mediatrader eta Stella-die KommunikationsFabrik bezalako itzulpen-agentzietarako egin dut lan, besteak beste.

Nik landutako testuen azken bezeroen artean egon dira:

  • Administrazio Publikoen Ministerioa
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila
  • Bilboko Udala
  • Teatro Arriaga Antzokia
  • Clínica Asepeyo
  • Renfe
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia Fakultatea
  • ...

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren EIMA programaren baitan argitaratutako hezkuntza arloko materialen (liburuak eta CD-ROMak) edizioan parte-hartze zuzena izan dut:

  • Ikasten ikasi 2 (Liburua, Publicaciones Edex, 2007).
  • Euskararen Web Jolasa (CD-ROMa, 2006).
  • Ikasten ikasi, ikastenikak, 1 eta 2 DBH. Gida didaktikoa eta erabiltzailearen eskuliburua (Liburua, Publicaciones Edex, 2006).
  • Ikasteknikak hobetzen, ikasteknikak, 1 eta 2 DBH. Orientazioa eta tutoretza (CD-ROMa, Publicaciones Edex, 2006).
  • Ikastek ikasteknikak (CD-ROMa, Publicaciones Edex, 2005).
  • Irakurketa-idazketa lantzeko ariketak (CD-ROMa, Publicaciones Edex, 2005).
  • Logopedia interaktiboa (Liburua, Publicaciones Edex, 2005).
  • Txikitan.net (Liburua, Publicaciones Edex, 2005).
  • Work
    • Itzultzailea
  • Education
    • Euskal Herriko Unibertsitatea
    • Universidad del País Vasco