Frantzeska Punk
Euskal Herria
“Hauxe litzateke Banda batek zilegikotasunez jokatzeko bide bakarra, borondatezko prestaera inprobisaziorako, autoheziketarako, sorkuntzarako. Banda baten kategoria musikala naturako soinu kategoriekin nahasten da, bizitzaz, jendez, perkusioz eta haizez dago osatuta. Hala gertatzen zen txipiroi arrantzaleez osaturiko Donibaneko “La Constancia” banda pasaitarrak, Gipuzkoako zaharrenetakoa, olatuetan, beren lanbidea biziz, entsaiatzen zutenean. Musika-ekimen hau zen balio zuena (haizea eta uhinak nahastuz entsaiatzen zutena, sortzen zena), ez kioskora igotzen zuten hilaren seriotasun ergela.”
Oteiza, J., Quosque Tandem…! Ensayo de interpretación estética del alma vasca. Fundación Museo Oteiza Fundazio Museoa, 2007. 289. or.