Ibai Imaz

Web garatzailea naiz .NET teknologian espezializatua eta 9 urte baino gehiagoko esperientzia daukat.

Une oro formatzen aritzea ezinbestekoa dela uste dut eta hori dela eta, eguneraturik egoten saiatzen naiz artikuluak irakurriz, formakuntza kurtsoak eginez, ekitaldietara joanez eta baita nire denbora librearen zati bat poiektu pertsonaletarako erabiliz.

Egun nire arreta praktika egokien eta diseiñu patroien erabileran jarririk daukat, baita TDD eta metodologia arinen aplikazioan ere.

Katayunoetan ere parte hartu hoi dut, aipatutako praktika on horiek erabili eta lenguaia berriekin praktikatzeko.

PHP munduan barneratzen saiatzen ari naiz ere, zenbait proiektutxo txiki eginez Silex edo Laravel bezelako frameworkak erabiliz.

Egun .NET/Sharepoint Analista-Garatzaile bezela lan egiten dut Iniker enpresan.