Iñigo Balerdi Urrestarazu

Gaitasun digitalak eta hezkuntza in Alegia

Iñigo Balerdi Urrestarazu

Gaitasun digitalak eta hezkuntza in Alegia

View my portfolio

Kaixo,

Iñigo naiz, informatikan lizentziatua (EHU).

-Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan lan egiten dut ikastetxearen eraldaketa digitalaren bultzatzaile gisa. Bertako pedagogo digitala naizen heinean teknologia digitalak ikaskuntzaren mesedetan jartzea da nire eginkizunetako bat. Era berean irakasle eta ikasleen gaitasun digitalen sakontze lanketan jarduten dut; beti ere teknologia digitalak modu seguru, arduratsu eta kritikoan erabiliz.

-Bestalde, Tknikako eraldaketa digitaleko arloan ere lan egiten dut, zehazki digitaldea izeneko taldean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lanbide heziketako ikastetxeetako eraldaketa digitala modu antolatuan eta bateratuan burutzeko lanetan jarduten dugu; indarra ikaskuntza eta teknologia digitaletan, irakasle eta ikasleen gaitasun digitaletan, azpiegitura digitaletan eta lidergo eta gobernantza digitalean jarriz.

Horretarako, ikastetxeetako eraldaketa digitaletako taldeekin (eraldi taldeekin) koordinatzen gara.

-UEUko (Udako Euskal Unibertsitatea) kidea ere banaiz, zehazki bertako informatika sailekoa. UEUk antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte-hartzaile izan naiz, bi ediziotan; bata 2007ko VI edizioan, Web 2.0 hemen izeneko edizioan, eta bestea 2022ko XII. edizioan, Adimen Artifiziala izenekoan.

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan graduondoko edizio pare batean irakasle izan naiz (UPV/EHUren Berezko Titulua).

-mooteu, moodlen euskal erabiltzaileen topaketan parte-hartzailea izan naiz. 2024ko edizioan Tolosaldea Lanbide Heziketan, ETHAZI ereduko erronken moodleko ezarpena komunikazioarekin eta 2026ko edizioan Erronka bidezko ikaskuntza hibridoa Lanbide Heziketan hitzaldiarekin.

-Bestalde, 2006an Txinxarrisferaren (Alegiako blog komunitatea) sorreran parte hartu nuen, herriko auzolan digital sustatuz eta tontokaletik izeneko bloga sustatuz.

Azkenaldian OpenStreetMap-en Alegia herria mapatzen ibili naiz, besteak beste herriko etxeak beraien ohiko izenekin etiketatuz.

-Musika ere maite dut. Txikitan txistua jotzen hasi nintzen, nerabezaroan tronpeta eta gaur egun panderoari astinduak ematen nabil.

Oharra: hor goian, nire izenaren azpian, aplikazioak jarri du Alegia Espainian dagoela. Alegia Euskal Herrian, Aralarko mendien inguruan dagoen herria da. Argitze arren, diot.

  • Work
    • TolosaldealH eta Tknika