Idurre Lazkano
Zumaia
Pantailari begira pasatzen ditut eguneko ordurik gehienak, irudiak, bideoak, testuak, diseinuak, etab. xurgatzen. Nire ikasketak ere ikus-entzunezkoen mundu zabalera bideratu ditut. Irudian teknikaria naiz, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna eta hainbat ikastaro eta aditu-titulu egin ditut Internetera bideratutako bideogintzaren inguruan.
Bideogintzaren alorrean nabil lanean: Internet bidezko telebista korporatiboan, ikus-entzunezko produkzio eta errealizazioan, bideo edizioari buruzko eskolak ematen, etab. Multimedia komunikatzailea naizela esan daiteke.
Irudien mundu hau etengabe berritzen eta eraldatzen ari delako ari naiz neu ere geratu gabe ikasten eta aktualizatzen; pantailen munduak inoiz ez dio bueltak emateari utziko, ez da sekula geratuko eta ezta neu ere.