Jon Kepa Eureka

Bizkaia

Aupa. Mila esker gure profilean sartzeagatik.

0 - 100 urte arteko herritarrean artean zientzia zabaltzea atsegin dugun zientzialari amorratuak gara.

Txikitatik zientziarako motibazioa sustatuz gero, umeak ez omen dira hari muzin egiten hasten. Egia da. Horregatik, guretzat zientzia-hartzaile guztien artean umeek dute lehentasuna.Zientziarekin haserretzen ez den orok ez baitu berarekin adiskidetu beharrik!

Motibazio-lan horietan laguntzeko, zientzia-ikuskizun bat prestatu dugu umeek izugarri ondo pasa dezaten!

Saio bakoitzean 20 esperimentu inguru egiten ditugu, ume guztiek parte hartuta eta eskura ditugun etxeko materialez baliatuta. Zientzia egiteko ez baita goi mailako tresnarik behar!

Emanaldi-eguna baino bi aste lehenago esperimentu guztien informazio zehatza (PDF formatuan) banatu ohi dugu maisu-maistra tutoreen artean. Horrela,umeekin ikasgelan bertan landu ahalko dituzte.Umeen adimena haien eskuetan dagoelako!

  • Work
    • Ume-animazioa