Leire Palacios

Donostia

Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Humanitateak eta Enpresan Lizentziaduna naiz.
Enpresa Nazioartekotze Arloan Aditua, EHUk Eusko Jaurlaritzarekin eskaintzen duen graduondoko ikasketei esker.
Gaur egun, Zientzia Kognitiboen adarrean ikerketa masterra ikasten dihardut, ikuspegi honetatik sorkuntza artistikoaren gaineko hausnarketa burutzeko xedearekin.

Nire ibilbide akademiko eta profesionalari hitzek ematen diote koherentzia, azken batean Samuel Beckettek esan legez 'words are all we have'.

Hamasei urte nituela hasi nintzen herriko aldizkariko kultura sailerako elkarrizketak egiten. Basauriko euskal elkarteko dinamizatzailearen laguntzailea izan nintzen gero, kultura elkarte bat kudeatzea zer den ikasten, alegia. Karrerako hirugarren mailan nintzenetik, Euskal Telebistako informatiboetako taldean ari naiz, lan maiztasun ezengokorrarekin, nazioarteko informazioa lantzen. Basauriko Ameba Kultur Elkartearekin kolaboratzen dut; bifm irratian musika autoezkoipenen gaineko 'emergencias' musika tartean, twitter bidezko iritzi zutabearekin eta BFAren laguntzarekin egindako dokumentalen errealizazioan, besteak beste. Gidoilaria izan nintzen Orio Produkzioak S.A. ekoiztu zuen 'Tumatxak' musika saioan; euskal sortzaile askoren jakinduriarekin gozatzeko parada eman zidan esperientzia eta izugarri polita izan zena. Oro har, 2006ean lanean hasi nintzenetik, hauek eta beste hainbat lan egin izan ditut, beti kulturaren munduarekin eta egunerokotasunarekin lotura izan dutenak.

Gaur egun, biziki atsegin ditudan bi zaletasun bateratzeko aukera daukat, hots, literatura eta musika. Gazte Zulo aldizkarirako idazten ditut kritika musikalak hilabetero eta Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaizkidanak gomendatzen ditut hamabostean behin.

  • Work
    • Gidoigintza
  • Education
    • Ikus-Entzunezko Komunikazioa
    • Humanitateak eta Enpresa
    • Zientzia Kognitiboak
    • Enpresa Nazioartekotzea