Lorena Hernández

Gasteiztar gaztea naiz eta gaur egun, hemengo Irakasle Unibertsitate Eskolako Haur Hezkuntzako Gradua gauzatzen ari naiz. Txikitatik oso argi izan dut Haur Hezkuntzako irakaslea izan nahi nuela, umeak nire grina baitira.

Hezkuntza guztion eskubidea da, baina gizartean honen inguruan dauden aurreiritziak ugariak. Hori kontuan hartuz, guztion elkarlanari esker, aurreiritzi horiek baztertzen saiatu behar gara, gela inklusiboei lekua utziz.

Eskola inklusiboaren eta haur guztien berdintasunen defendatzailea naiz, guztiok kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea dugu eta. Ez hori bakarrik, aniztasunean heztea oso aberasgarria delakoan nago, guztiok guztiongandik ikasi behar dugu, pertsona bakoitzaren baitan altxor galantak ezkutatzen baitira. Horretarako, gure buruan ditugun harresiak apurtu behar dira.

Oraindik ere ikasi behar dudana asko da, ezagutzaren eskurapena inoiz ez da amaituko, hala ere, garbi daukat guztiok zerbait nahi badugu, gure indarrak batuz lortu dezakegula bai hezkuntza arloan baita beste edozein arlotan ere.