Miriam Zarzosa

Zamudioko gaztea nauzue, Bizkaia. Txikitatik Haur Hezkuntzako irakasle izatea desiatu dut eta, gaur egun, Haur Hezkuntzako ikaslea naiz Gasteizko Irakasle Unibertsitate Eskolan.

Esan dizuedan moduan, ume txikiak hezitzeko grina txikitatik izan dut, nire neba eta veste hainbat umerekin hazi izan nintzelako. Horregatik, unibertsitatera heldu bezain laster nere burua gradu honetan kokatu izan dut.

Nire balioen artean aurki daitezke: errespetua, berdintasuna, sexismorik gabeko mundua, hezkidetza eta gizakion eskubideak aldarrikatzen duen neskatoa. Horretarako, guztion kooperazioa eta elkarreragina ezin bestekoa dela uste dut. Eta umeen munduan murgilduta esperimentazioa behar-beharrezkoa da.

Bukatzeko, teknologiak oso gustoko ditut eta esperimentazioaren bidez asko ikasi izan dudala azpimarra dezaket. Horregatik, nahiko aditua naizela esan dezaket eta, ahal dudan heinean, beste batzuk laguntzen ditut (gurasoak, neba, familia kideak, lagunak, klase kideak…). Baina oraindik ere asko ikasi behar dut, bai teknologia alorrean zein hezkuntzan.